[.eus] RUD 2025 MANIFESTUA

20.06.2025

Unibertsitate ikusgarri, bizi, ausart eta bakearekin konprometituen alde. Aniztasunaren aldeko Unibertsitateen Sareak (RUD) unibertsitate publiko, kritiko, seguru eta harro askotariko batekin duen konpromisoa berresten du 2025ean. Ezberdintasuna onartzeaz gain, ospatu, babestu eta justizia sozialaren, ezagutza eraldatzailearen eta herrien arteko bakearen eragile gisa onartzen duen unibertsitatea.

Unibertsitate ikusgarri, bizi, ausart eta bakearekin konprometituen alde

Aniztasunaren aldeko Unibertsitateen Sareak (RUD) unibertsitate publiko, kritiko, seguru eta harro askotariko batekin duen konpromisoa berresten du 2025ean. Ezberdintasuna onartzeaz gain, ospatu, babestu eta justizia sozialaren, ezagutza eraldatzailearen eta herrien arteko bakearen eragile gisa onartzen duen unibertsitatea.

2025ean, 20 urteko maitasun matxinatua ospatu genuen, eskubide bat ukatzen zuten lege, aurreiritzi eta egiturak desafiatu zituena; maitasun horrek gizarte-egiturak eraldatzen ditu, aske eta harro sentitzen delako. Espainian berdintasunezko ezkontza onartzea ez zen soilik legezko garaipen bat izan, baizik eta LGTBIKA+ mugimenduaren mobilizazio nekaezinaren emaitza. Mugimendu horrek eskari jakin bat kausa kolektibo, herrikoi eta erabat eraldatzaile bihurtzea lortu zuen. Horregatik, RUDek uste du urteurren hau ospatzea ez dela iraganera begiratzea, baizik eta memoriarekin, justiziarekin eta pertsona guztientzako eskubide guztien aldeko borrokarekin dugun konpromisoa berrestea.

Gorroto-diskurtsoen, lege-atzerapenen eta LGTBIKA+ pertsonen aurkako erasoen hazkundeak markatutako une batean, ahotsa altxatzen dugu. Ikasgeletako zentsura, trans pertsonen aurkako jazarpena, beto ideologikoak eta oinarrizko eskubideen ukazioa ez dira urrutiko fenomenoak: hemen ere gertatzen ari dira, Europan, gure unibertsitateetan.

RUDetik ohartarazten dugu: eskubide bat bera ere ez dago bermatuta kolektiboki defendatzen ez badugu. Gaur segurua dirudiena bihar desager daiteke. Estatu Batuetan aniztasunari, memoriari eta askatasunari eraso eginez egiaztatzen ditugun politika erreakzionarioek erne jarri behar gaituzte.

Eta herri palestinarraren genozidioaren aurrean ere ahotsa altxatzen dugu. Giza eskubideekin konprometitutako sarea garen aldetik, LGTBIKA+ borroken instrumentalizazioa errefusatzen dugu indarkeriak justifikatzeko. Ezin da eskubideez hitz egin ospitaleak, eskolak eta unibertsitateak bonbardatzen diren bitartean. Bizitzak, duintasunak eta askatasunak ezin dute estandar bikoitzik izan.

Bat egiten dugu nazioarteko aldarriarekin, zeinak eskatzen baitu biztanleria zibilaren aurka eragindako indarkeria mota oro berehala etetea, indarkeria horren jatorria edozein izanda ere, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa zorrotz betetzea. Era berean, eskariarekin bat egiten dugu laguntza humanitarioa Gazan lehenbailehen sar dadin, edateko uraren, elikagaien eta funtsezko medikamentuen eskasia larriaren aurrean.

Bakearen, herrien arteko ulermenaren, giza eskubideen defentsaren eta gatazken konponbide baketsuaren aldeko gure konpromisoari leial izanik, RUDetik berretsi egiten dugu berehalako su-eten iraunkorra lortzeko premia, bai eta errespetuan, nazioarteko legaltasunean eta diplomazia-ulermenaren printzipioetan oinarritutako elkarrizketarako eta bitartekaritzarako bideak zabalik izateko premia ere.

Unibertsitateak ez dira espazio neutroak. Eragile sozial, politiko eta etikoak dira. Eta gaur, inoiz baino gehiago, beren burua kokatu behar dute. Guk egiten dugu.

Pertsona guztiak beldurrik gabe izan, bizi eta ikasteko unibertsitate bat defendatzen dugu. Gorputz, genero, afektu, familia, jatorri, hizkuntza eta gaitasunen aniztasuna besarkatzen duen unibertsitatea. Historikoki baztertuak izan direnak hartzen dituen unibertsitatea, eta horiek guztiek eraldatzen uzten dutena.

Aniztasunaren aldeko Unibertsitate Sarea gara. Feministak gara, transinklusiboak, despatologizatzaileak, arrazakeriaren aurkakoak, antikapazitistak, antipatriarkalak, pluralak, agerikoak, harroak eta justizia sozialarekin eta bakearekin oso konprometituak.

Eta ez dugu atzera egingo.

2025.eko ekainaren 28a

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar